XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

126. MAIATZAREN 31KO 3/1990 LEGEA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRARITZAREN ARIEL ETA HERRI-PREZIOEI BURUZKOA 1 ELAO, A-I-41(f) 1990ko irailaren 18koa (EHAA 132/1990.07.04). 2 Maiatzaren 29ko 13/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa, indargabetua (EHAA 135/1998.07.20).

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskadiko Autonomi Elkartea dirubideen aldetikako burujabe da bere agintepideak egiteratzeko eta erabiltzeko. Konstituzioaren 156.1 atalak agintzen duenez, 157. atalak, bere 1.b) txatalean.

Autonomi Elkarteen diru-eskuarteak horien berenezko zergapide, ariel eta berarizko zergek osatzen dituztela zehazten duela.

Autonomi Estatutoak, bere 42. atalean Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren diru-sarreren zerrenda ematean, Konstizuzioaren 157. atalak eta Autonomi Elkarteen Dirubideei buruzko Oinarrizko Legeak zehazten dituztenak hartzen ditu.

Autonomi Elkarteen Dirubideen irailaren 22ko 8/1980 Oinarrizko Legearen 4.1 eta 7.1 eta 2. atalen idazkera berria ematen duen apirilaren 13ko 1/1989 Oinarrizko Legeak, lehen esandako 4.1 atalaren b) zatian, arielak sartzen ditu, berenezko zergapide eta berarizko zergekin batean, haien diru-eskuarteen artean.

Halaber, 4.1 atalaren h) zatiak, horien berenezko herri-prezioak ere sartzen ditu.

7 ataleko 1 zenbakipean egiten den arielaren legezko zerdenaren zermugapen berria lege honen 5. atalean sartzen da.

Horrek, 2 zenbakipean, Erresumak edo Toki-mailako Agintaritzek Autonomi Elkarteei eurek egiteratu edo erabili ditzaten arielpeko zerbitzuak edo ekintzapideak eskuratu diezaizkietenean, ariel horiek dagokien Elkarteen berenezko zergapidetzat joko direla agintzen du.

Eta bukatzeko, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaerei buruz indarren dauden lege-manuen Bateratutako Idazkeraren lehenengo atalak dionez, bere berenezko zergapideen eta herri nahiz norbanako-alorreko legepeko gainontzeko diru-sarreren antolakuntza berenez dagokio Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari.

Horrela zedarritutako lege-esparruaren barruan.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren ariel eta herri-prezioak idazki bakar baten araupetzea bidezkoa da.

Lege honek herri-ariel eta prezioen jaurpide izango diren oinarri-irizpideak jarri eta ariel guztien banakako antolakuntza egiten du, horiek geroan eskuratu daitezkeen ihardun eta zerbitzuei datxezkien arielekin erabili ahal izatearen kaltetan gabe.

Orain lakatu daitezkeen arielak lege-mailako arauz birrantolatzea, elkarkidekatzea eta biltzea beharrezko gertatzen da, haien nondikakoa dena dela, horiei buruzko araupidetza askotarikoa eta korapilotsua izateaz gainera batzutan jadanik zaharkituta bait dago.